Lehen Hezkuntza
Irudia
Ostiralean, LH 4 eta 5.mailako ikasleak Behar Zanak antolaturiko erakusketan izan ziren. Euskal pilotari buruzko materiala eta argazkiak ikusteko aukera paregabea izan zuten.
Irudia
Aste honetan, LH 4. mailako ikasleek bi eguneko irteera egin zuten Beizamako aterpetxera.
Irudia
LH 3.mailako ikasleak Adunako Zirkuola zirku eskolan asko ikasi eta gero, adierazpen artistiko bat egin die Haur Hezkuntzako ikasleei.
Irudia
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek, proiektuari amaiera emateko, dinosauroen museo bat osatu dute.
Irudia
Atzokoan, Errealaren "Amets bat" ekimenaren barruan, LH5.mailako ikasleek, Reale Arena bisitatu zuten. Han bazkaldu ondoren, Aquariumera joan ziren. Egun zoragarria pasa zuten!
Irudia
Aurten ere DBH 2 eta LH 6 ko ikasleek Sexune elkartearen eskutik, sexu-heziketa ikastaroa jaso dute.
Sei orduko ikastaroa izan dute eta bertan sexualitateaz eta pertsonen garapen integralerako zutabeen inguruan aritu dira solasean. Ikasleez gain, familiek ere izan dute beraien tartea.
Irudia
Joan zen astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bi egun zoragarri pasa zituzten IrriSarri Land-en. Ikastolako errutinatik urrun, aire zabalean jarduera mordoa egin zuten, bizikidetza eta laguntasuna indartuz.
Irudia
Azken aste hauetan, LH 4-5-6 eta DBH 1eko gure ikasleek Bihotz Birika Berpizte eta Lehen Sorospen tailerrak burutu dituzte DYAko bolondresekin batera, baita Inmakulada Ikastetxeko ikasleen eskutik ere.
Irudia
Azken aste hauetan udaberriaren inguruko lanketa desberdinak egin ditugu Zizurkilen.
Irudia
Gaurko eguraldi ederra aprobetxatuz, Villabonako LH osoko ikasle eta irakasleak Komizarrera joan gara goiz pasa.
Irudia
Atzokoan, Mahi Mahi-koen eskutik, LH 3.mailako ikasleek patataren jatorria, erabilera eta ezaugarriak aztertu zituzten. Amaieran patata mota desberdinak landatu zituzten.
Pagination
- Previous page
- 3 orria
- Next page
Zubimusu Ikastola