Haurraren bizitzako lehen urteak oso garrantzitsuak dira haurraren garapenean. Etapa honetan hasten dira haurrak beraien gorputza ezagutzen, gorputzaren ahalmenak probatzen, ingurua esperimentatzen, autonomia garatzen, beste haurrekin harremanak izaten…

Lehen etapa honetan finkatzen dira garapenaren oinarriak. Oinarri hauek sendo finkatze aldera bideratzen da etapa honetarako gure proposamena eta familiekin elkarlan estuan, haurraren ongizatea eta garapen osasuntsua bermatzea da xede nagusia.

Pedagogia aktiboa. Ikastolan ikaslearen parte hartze aktiboa sustatzen dugu:

  • Haurraren beharrak eta erritmoak errespetatuz.
  • Ziurtasuna eta konfiantza eskainiz.
  • Haurraren autonomia sustatuz.
  • Adin aniztasuna bultzatuz.
  • Espazioak berrituz eta moldatuz.
  • Materialen eskaintza zainduz.
  • Jolasa eta esperimentazioa bultzatuz. JOLASA baitu ikasteko tresna eta jolasaren bitartez mundura zabaltzeko, ikasteko, autoerregulatzeko, emozioak kudeatzeko eta sozializatzeko aukera du.

Etapa honetan pedagogiara egokitutako espazioak ditugu. Espazio desberdinen antolaketa dinamikoa izaten da eta behar zein desio ezberdinak asetzeko moduan antolatzen dira (esperimentazioa, eraikuntzak, ipuinak, sinbolikoa, matematika, motrizitatea…).Ikasle bakoitzaren erritmoei erantzutea bilatzen dugu, bakoitzak bere erritmora ikasteko. Haurrek zer, nola eta norekin egin nahi duten aukeratu dezakete. Haien interesetik abiatzen dira, modu natural eta autonomoan ikasiz.Haur Hezkuntzan sarrera ordu malgua eskaintzen dugu, haurren zein familien erritmoak eta beharrak gehiago errespetatzeko asmoz.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

HH - Irakasleak

Leire Alonso

Aholkularia

Josune Urreta

HH - Irakaslea

Ainhoa Zaldua

HH - Irakaslea

Maitane Gaztañazpi

HH - Irakaslea

Daniela Dias

HH - Irakaslea

Aloña Arotzena

HH - Irakaslea

Alazne Puelles

HH - Irakaslea

Olatz Sanz

HH - Irakaslea

Amaia Ariznabarreta

HH - Irakaslea

Marian Udabe

HH - Irakaslea

Ainara Garcia

HH - Irakaslea

Ane Urroz

HH - Irakaslea

Azken albisteak

2023-05-29
ZUBIMUSU Ikastolak ere parte hartuko du Bizipoza jaian eta horren harira, HH5etik DBH 4 arteko ikasleek Mundu berri bat guztiontzat lelopean tailerrak egin dituzte egun hauetan. Besteak beste, Down sindromea, Gehitu eta Biak…
2023-02-23
ZUBIMUSU Ikastolan, Lehen Hezkuntzan hasitako ibilbideari jarraipena ematen diogu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
2023-02-10
Haurraren bizitzako lehen urteak oso garrantzitsuak dira bere garapenean. Etapa honetan hasten dira haurrak beraien gorputza ezagutzen, gorputzaren ahalmenak probatzen, ingurua esperimentatzen, autonomia garatzen, beste…
zubimusu ikastola, zatoz!