Skip to main content

Etxekoak gelara

Irudia
Etxekoak gelara

“Etxekoak gelara” egitasmoarekin jarraituz, berriz ere ikastolako familia bat gurean izan dugu. Hain zuzen ere HH4ko Enearen gurasoak, Olatz eta Oscar. Beraien ogibidearen berri ematera etorri zaizkigu eta horretarako 2 laguntzaile zoragarri ekarri dituzte beraiekin: Gaia eta Mia txakurrak. 

Txakurren inguruko zenbait ezaugarri eta azalpen eman ostean, 2 artista hauek zer egiteko gai diren erakutsi digute: eseri, etzan, salto… Emanaldia izugarria izan da eta gure ikasleek primeran pasa dute, parte hartzeko prest azaldu direlarik une oro. 

Argi geratu zaigu eguneroko lanaren ondorioz, emaitza ezin hobeak lortzen direla.   

Mila mila esker Enea, Olatz, Oscar, Mia eta Gaia! Benetako plazerra izan da!

Azken albisteak

Irudia
Irteera
Gure ikasleek irteera ezberdinak egin dituzte aste honetan. Asteazkenean, LH5. mailako ikasleak Alegin izan ziren egun pasa.
Irudia
LH 2
Atzo, LH 2. mailako ikasleek Donostiako Aquariuma bisitatu zuten. Bertan, arrain mota ezberdinak eta beraien ezaugarriak ezagutu zituzten.
Irudia
bertso saioa
Elkarlanean antolatutako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren XLV. edizioa ospatu da.