Skip to main content

Herri onurarako izendapena duen kooperatiba integrala gara, irabazi asmorik gabekoa.

Bazkideok osatzen dugu ikastola eta bazkideok, elkarlanean, erabakitzen dugu ikastolaren norabidea. Batzar Nagusia eta Artezkaritza Kontseilua dira horretarako ikastolaren erabaki organo nagusiak eta horien bitartez hartzen dira ikastolarentzat estrategikoak diren erabakiak. Bazkide orok dugu horietan parte hartzeko aukera.

Parte hartzean oinarritutako antolaketa egituraren alde egiten dugu eta parte hartze hori maila desberdinetan garatzeko eta sendotzeko bide berriak urratzen ari gara azken urteetan. Familien Talde Eragilearen sorrera, Gelako Familia Ordezkarien batzordearen indartzea eta askotariko batzordeak martxan jarri izana, bide horretan sakondu asmoz egindako urratsak dira.

Irudia