Skip to main content

Haur hezkuntzako zubi lana indartuz, etapa honetako eskaintza  pedagogikoa sendotzeko lanketa egiten ari gara.

Etapa honetan konpetentzien garapenean oinarritzen gara.

Arloetako jakintzak lantzeaz haratago, jakintza horiek bizitzako esparru eta egoera guztietan –esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan– eraginkortasunez aplikatzeko egoerak planteatzen zaizkie ikasleei. Horrela, jakintzak modu testuinguratuan bereganatzeko, ikaskuntza arazo edota proiektuetan oinarritzen dugu.  

Metodologia aktiboek presentzia dute etapa honetan, hala nola, metodologia kooperatiboa eta proiektuetan oinarritutakoa. 

Etaparen lehen urteetan irakaste espliziturako denborak eskaintzeaz gain, esaterako, irakurketa eta idazketa gidatzeko, matematikarako…, mikroespazioetan eta zirkulazio librean aritzeko tarteak izaten dituzte ikasleek; konpetentzia espezifikoekin lotura duten espazioak dira, esperimentatzeko, norbere nahien eta interesen araberako erabakiak hartzeko, autonomia eta ikaskidetza lantzeko, mugimendua ahalbideratzeko eta abar.

Etapan gora, Ikastolen Elkarteak sorturiko EKI proiektua lantzen dugu. Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako proiektua da. Jakintzak eskuratzeaz gain,  landutako jakintzak bizitzako egoera anitz eta errealetan erabiltzen eta, bakarka nahiz talde lanetan,  irtenbideak aurkitzen ikasten laguntzen diegu ikasleei. 

Konpetentzia digitala ia ikas arlo guztietatik bideratzen dugu. IKTak ikas arlo gehienetan txertatuta ditugu eta, beraz, ikaskuntza irakaskuntza prozesuan, ikasgelako eguneroko jardueretan,  baliabide digitalen erabilera integratuta daukagu. 

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

LH - Irakasleak

lh

Garazi Izagirre

HLE

Mikel Romero

HLE

Oihana Eraso

LH - Irakaslea

Begoña Landa

LH - Irakaslea

Arantxa Arin

LH - Irakaslea

Nerea Badiola

LH - Irakaslea

Maribi Iraola

LH - Irakaslea

Iosu Oria

LH - Irakaslea

Beñat Eceiza

LH - Irakaslea

Iker Aranburu

LH - Irakaslea

Lourdes Zabalegi

LH - Irakaslea

Arantxa Zufiaurre

LH - Irakaslea

Beñat Intza

LH - Irakaslea

Josune Garaialde

LH - Irakaslea

Mª Jose Lasa

LH - Irakaslea

Xabi Zubeldia

LH - Irakaslea

Naiara Otegi

LH - Irakaslea

Nerea Urdanpilleta

LH - Irakaslea

Olatz Sanz

LH - Irakaslea

Leire Alonso

Aholkularia

Azken albisteak

Irudia
irteera Lh4
2024-10-25
Atzo, LH4ko ikasleak Donostiara joan ziren trenez. Bertan, Gros eta Egia auzoak ezagutu zituzten. Kristina Enean ere egon ziren eta eguraldia lagun, egun zoragarria igaro zuten.
Irudia
xakea
2024-10-25
Zubimusun pozik gaude aurtengo ikastolaz kanpoko jarduerei buruzko berri onak ditugulako partekatzeko.
Irudia
Ipuin kontakera
2024-10-18
Asteazkenean LH4ko ikasleak, jangelako Mahi Mahi programaren bitartez, ipuin kontaketa saio bat izan zuten, Maite Francoren eskutik.