Skip to main content

1965 - Ikastolaren sorrera

Santio ikastolaren sorrera.

1969 - Ikastolen Federazioan izen ematea

Ikastolak Gipuzkoako Ikastolen Federazioan izena eman zuen.

1972 - Jesusen Bihotza Ikastolaren sorrera

Jesusen Bihotza Ikastola sortu zen, Villabonan eta Zizurkilen kokatzen ziren Santio, San Jose eta Jesusen Bihotza ikastolaren fusioarekin. 

 

1975 - Eraikin berria

Txermin auzoan eraikin berria egin zen.

1982 - Zizurkilgo eraikina

Gaur egungo Zizurkilgo eraikinera trasladatu zen Zizurkilgo ikastola.

1993 - Sare publikoan ez integratzearen erabakia

Otsailaren 19an Euskal Eskola Publikoaren legeari dagokion erabakia hartzerakoan, ikastolak sare publikoan ez integratzea erabaki zuen.

 

2005 - 40. Urteurrena

Ikastolak 40. Urteurrena ospatu zuen eta EUSKARAZ BIZI egitasmoa abian jarri zen.

2010 - EFQM Zilarrezko Qaren lorpena

2014 - Zubimusu Ikastola Kooperatiba Elkartearen sorrera

 Kooperatiba integrala bilakatu zen. Jesusen Bihotza Ikastola izatetik, Zubimusu ikastola Kooperatiba Elkartea izatera pasa zen.

2015 - "Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria"

Eusko Jaurlaritzak Zubimusu Ikastola “Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria” sariarekin saritu zuen.

2016 - 0-2 etaparen sorrera

 Hausnarketa pedagokiko sakon baten ondorioz, Zizurkilgo eraikina berritu eta 0-2 etapa txertatu zen.

2018 - "Herri Onurarako izendapena"

2020 - KILOMETROAK jaia

Lehendabiziko aldiz, Zubimusu Ikastolak KILOMETROAK jaia ospatu zuen.