Gure ikastola hiru gune nagusitan banatuta dago.
Amasa-Villabonan, herrigunean bertan, leku onean daude Txermingo eta Zentroko eraikinak. Lehena Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gunea da. Bigarrena, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen gunea.
Zizurkilen, Elbarrenan, aurkitzen da Zizurkilgo ikastola. Eraikin txiki eta goxoa. Bertan dira 4 hilabetetatik aurrerako haurrak eta eskola aldiko lehen urteak egiten dituzte gune honetan.