Skip to main content

 

Gure ikasleen hezkuntza integrala lortzeko asmoz, ikastolan badugu Orientazio Zerbitzua

Hezkuntza premia handiena duten ikasleei laguntza eman, eta ikasleen garapenean zein ikas-irakaskuntza prozesuetan antzematen diren zailtasunen detekzioa, balorazioa eta jarraipena egitea da bere egiteko nagusia, erantzun inklusibo bat emanez.

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, etapa amaieran, ikasleei ibilbidean hartu beharko dituzten erabakietarako informazioa eta aholkua eskaintzen zaie, norberaren interesetatik abiatuta eta gaitasunak kontuan hartuz. Ikasle zein familiek informazio saioak jasotzen dituzte aukera ezberdinen artean.