Skip to main content

Ikastola guztion artean eraikitzen dugu

Gure ikastola kooperatiba integrala da: familia zein langileek parte-hartze aktiboa dute, bai kudeaketan, bai eguneroko antolaketan ere. Elkarlana eta parte-hartzea oinarri hartuta, denon artean erabakitzen dugu ikastolaren norabidea.

Erabakiak hartzeko organo nagusiak Batzar Nagusia eta Artezkaritza Kontseilua badira ere, egitura honek bestelako espazioak ere aurreikusten ditu langileentzat ezezik, familientzat ere, hala nola Eskola Kontseilua, Zaintza Batzordea eta Kontratazio Batzordea. Eginkizun espezifikoak dituzten organo hauek familien ahotsa entzuteko eta erabakietan aktiboki parte-hartzeko bide eraginkorrak dira.

Gainera, eguneroko jardunean eragiteko bestelako egiturak ere badaude. Horietako bat da Familien Talde Eragilea, zeinak helburu baitu elkarbizitza positiboa eragiteko asmoz, hezkuntza gaiak kolektiboki hausnartzea, proposamenak lantzea eta familien parte-hartzea sustatzeko mekanismoak garatzea.