Irudia

Haurtzaro ahalmendua

Baliabidez beteriko eta ekimena duen pertsona da haurra.

Irudia

Haurraren ongizatea

Haurraren ongizate fisikoa eta emozionala bermatuko duen giro lasaia, atsegina eta segurua sortzearen ezinbestekotasuna. Haur eta hezitzailearen arteko lotura sendoa, iraunkorra eta konfiantzazkoa ezartzearen ezinbestekotasuna.

Irudia

Errespetua

Haurra den bezala agertzeko errespetua, aniztasunarekiko eta desberdintasunekiko errespetua, bakoitzaren erritmoei errespetua.

Irudia

Ludikotasunaren garrantzia

Jolasa da haurrak ikertzeko, aztertzeko, harremantzeko, ikasteko duen baliabide naturala. Segurtasuna bermatuz eta mugimendu askea errespetatuz, haurrak dituen interes, kuriositate eta sormenean bidelagun izango dira espazioak, materialak eta proposamenak.

Irudia

Zaintza uneen balio hezigarria

Jolas uneak bezain garrantzitsuak dira lotarako uneak, garbiketakoak eta jateko uneak.

Ikastolaren eta familiaren arteko elkarlana

Familiarekin harreman sendoa eraikitzearen eta elkarlanaren garrantzia haurraren garapen osasuntsurako.

Azken albisteak

2023-02-23
ZUBIMUSU Ikastolan, Lehen Hezkuntzan hasitako ibilbideari jarraipena ematen diogu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
2023-02-10
Haurraren bizitzako lehen urteak oso garrantzitsuak dira bere garapenean. Etapa honetan hasten dira haurrak beraien gorputza ezagutzen, gorputzaren ahalmenak probatzen, ingurua esperimentatzen, autonomia garatzen, beste…
2023-02-09
ZUBIMUSU Ikastola, 2ZIA da. Eta, zer da espazio bizia izatea?  Bizia da gure ikastola eta 2ZIA da gure proiektua.
zubimusu ikastola, zatoz!