Skip to main content

Aurten ere DBH 2 eta LH 6 ko ikasleek Sexune elkartearen eskutik, sexu-heziketa ikastaroa jaso dute.

2024/05/22
Irudia
Sexu Hezkuntza

Sei orduko ikastaroa izan dute eta bertan sexualitateaz eta pertsonen garapen integralerako zutabeen inguruan aritu dira solasean.

Ikasleez gain, familiek ere izan dute beraien tartea. Hizlariak, ikasleekin landutako gaiak zeintzuk izan diren azaltzeaz gain, familiek ekarri dituzten kezkak jaso ditu. Hainbat gai jorratu dira, hala nola:

  • Gazteen sexualitatea ulertu eta beraiekin enpatizatu.
  • Sexualitatea, aberasten gaituen balore bezala ulertu.
  • Helduon papera guzti honetan.
  • Heziketarako pistak eman.
  • Ikuspegi sexologikoaren ideiak zabaldu.

Elkarrizketa giroan, saio irekia eta atsegina izan da. Beraz, gerturatzeko aukerarik izan ez duzuen familiok, datorren astean, maiatzaren 27an, beste aukera bat izango duzue. Anima zaitezte!!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
Mendi ibilaldia
2025-02-11
Asteburuan mendi ibilaldia izan dugu ikastolako 60. urteurrena ospatzen jarraituz. Ondoren pintxo goxoak jateko aukera ere izan genuen. 
Irudia
Kantujira
2025-02-11
Gure ikastolaren 60. urteurrena ospatzen jarraitzen dugu! Gaur goizean kantujira herrikoian atera gara, Villabona eta Zizurkilgo kale eta plazak kantuz bete asmoz.
Irudia
Santa ageda
2025-02-07
Santa Ageda bezpera dugu eta usadioak eskatzen duen moduan, kopla kantari ibili dira, makila eskuan, DBHko ikasleak.