Skip to main content

LH 4 Beizaman

Irudia
LH 4 Beizaman

Aste honetan, LH 4. mailako ikasleek bi eguneko irteera egin zuten Beizamako aterpetxera. Goizeko eguraldiak asko lagundu ez zien arren, joku kooperatiboetan eta ogia egiten ibili ziren. Arratsaldean bertako txikiparkeaz gozatu eta San Lorenzo ermita ezagutzeko aukera ere izan zuten. Afaldu ostean, pijama jantzi eta dantzan ibili ziren diskofestan. Gustora lo egin ondoren, gosaldu eta bertako animaliak eta baratza ezagutu zituzten. Bi egunetako esperientziari amaiera emateko, bazkaldu, ogiak jaso eta poz-pozik itzuli ziren gure ikasleak.

Azken albisteak

Irudia
GAU BELTZA
GAU BELTZA!
Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!