Skip to main content

Patata landatzen

Irudia
Patatak landatzen

Atzokoan, Mahi Mahi-koen eskutik, LH 3.mailako ikasleek jangelako elikagaiak nondik datozen aztertzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, patataren historiari buruzko saioaz gozatzeko aukera izan zuten: nondik datorren, noiz hasi ginen elikagai gisa erabiltzen...  5 patata mota aztertu zituzten, hauen ezaugarriak eta nola desberdindu ere ikasi zuten. Patataren erabilera ezberdinak ere aztertu zituzten, badakizue badirela patataz eginiko oihalak? Harrigarria! Patataz eginiko platerak ere ikusi zituzten: patata tortila, ilarrak patatekin, patata minak, poltsako patatak...

Saioa amaitzeko, baratzera jaitsi ziren eta bertan ezagututako bost patata motak landatu zituzten denen artean. Ea ekainerako patata uzta ederra biltzen dugun!!!