Lehen Hezkuntza
Irudia

Aste honetan, LH 4. mailako ikasleek bi eguneko irteera egin zuten Beizamako aterpetxera.
Irudia

LH 3.mailako ikasleak Adunako Zirkuola zirku eskolan asko ikasi eta gero, adierazpen artistiko bat egin die Haur Hezkuntzako ikasleei.
Irudia
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek, proiektuari amaiera emateko, dinosauroen museo bat osatu dute.
Irudia

Atzokoan, Errealaren "Amets bat" ekimenaren barruan, LH5.mailako ikasleek, Reale Arena bisitatu zuten. Han bazkaldu ondoren, Aquariumera joan ziren. Egun zoragarria pasa zuten!
Irudia

Aurten ere DBH 2 eta LH 6 ko ikasleek Sexune elkartearen eskutik, sexu-heziketa ikastaroa jaso dute.
Sei orduko ikastaroa izan dute eta bertan sexualitateaz eta pertsonen garapen integralerako zutabeen inguruan aritu dira solasean. Ikasleez gain, familiek ere izan dute beraien tartea.
Irudia
Joan zen astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek bi egun zoragarri pasa zituzten IrriSarri Land-en. Ikastolako errutinatik urrun, aire zabalean jarduera mordoa egin zuten, bizikidetza eta laguntasuna indartuz.
Irudia

Azken aste hauetan, LH 4-5-6 eta DBH 1eko gure ikasleek Bihotz Birika Berpizte eta Lehen Sorospen tailerrak burutu dituzte DYAko bolondresekin batera, baita Inmakulada Ikastetxeko ikasleen eskutik ere.
Irudia

Azken aste hauetan udaberriaren inguruko lanketa desberdinak egin ditugu Zizurkilen.
Irudia

Gaurko eguraldi ederra aprobetxatuz, Villabonako LH osoko ikasle eta irakasleak Komizarrera joan gara goiz pasa.
Irudia

Atzokoan, Mahi Mahi-koen eskutik, LH 3.mailako ikasleek patataren jatorria, erabilera eta ezaugarriak aztertu zituzten. Amaieran patata mota desberdinak landatu zituzten.
Irudia

Joan den asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek, Unibertsoa proiektuaren barruan egindako dokumentalaren estreinaldira gonbidatu zituzten familiak.
Irudia

Aste honetan LH 1 eta 3.mailako ikasleek irteera izan dute. Hain zuzen ere, Eureka! zientzia museoan izan dira.
Pagination
- Previous page
- 3 orria
- Next page