Skip to main content

Euskara Batua omentzeko giza katea

ZUBIMUSU ere Euskara Batua omentzeko giza katean izango da bihar.

2023/04/14
Irudia
euskara

MARTXOAREN 24an, bihar, ostirala, Orereta ikastolak sustatuta, Ikastolak Herriari 5 jaiak eta Euskaltzaindiak giza kate bat antolatu dute euskara batua omentzeko.

Giza kateak Orereta-Errenteria eta Donostia batuko ditu eta Gipuzkoako ikastoletako 8.000 lagunek osatuko dute.

Ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi dizuegu. Horretarako, 11:00etatik 11.30era Behobia-Donostia Maratoiak egiten duen ibilbide berean, Orereta-Errenteria eta Donostia bitartean aurkituko duzuen giza katean sartzea besterik ez duzue.

kmk23-euskarabatua-diptikoa06_.pdf

Azken albisteak

Irudia
Liburuaren Nazioarteko Eguna
2024-04-26
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, aste guztian zehar ekintza ezberdin eta anitzak burutu ditugu.
Irudia
Udaberri_Zizurkil
2024-04-26
Azken aste hauetan udaberriaren inguruko lanketa desberdinak egin ditugu Zizurkilen.
Irudia
VII.biltzarra.jpg
2024-04-19
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, aste honetan gure ikastolako langile nahiz familiekin bilerak egin dira VII. Biltzarreko dokumentuaren inguruan hausnartzeko.