Skip to main content

Etxekoak gelara egitasmoa Zizurkilgo Ikastolan

Irudia
Etxekoak gelara.jpg

Gure hezkuntza proiektua, 2ZIA, haurraren gaitasun eta bizipenetan oinarritua dago eta haurraren ongizatea helburu badugu, ezinbestekoa da irakasle eta familien etengabeko elkarlan eta harremana.

Egunerokoan eta ikastolako testuinguruan familien parte hartzea indartzeko helburuarekin, “ETXEKOAK GELARA” izeneko egitasmoa martxan jarri dugu.

Atzo,  Zizurkilgo Ikastolako HH4 eta HH5-eko ikasleek gelako ama baten lanbidea gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Gelako ikaslearen ama, Olatz, Kineseologian aditua da eta Kineseologia zer den ulertzeko hainbat dinamika prestatu zituen. Saioa amaitzeko, emozioen inguruko liburu bat irakurri zuen eta honekin lotuta, haurrek euren bihotzak margotzeko aukera izan zuten.

 

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.