Skip to main content

Aurrematrikula oraindik zabalik!

Aurrematrikula egiteko aukera dago otsailaren 24arte

2023/02/23
dbh

ZUBIMUSU Ikastolan, Lehen Hezkuntzan hasitako ibilbideari jarraipena ematen diogu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Ikaslea bere ibilbidean aukerak egiten hasiko da eta etapa honen helburua bada ikaslea ondorengo ikasketak egiteko eta lan mundurako prestatzea. Ibilbide honetan Orientazio Departamentuaren laguntza eta aholkularitza du.

Etapa honetan konpetentzietan oinarrituta lan egiten jarraitzen dugu. Ikasleak eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten egoerei arrakastaz aurre egiteko gai izatea bilatzen dugu. Horretarako, arloetako ezagutzak eskuratzeaz gain, ikasitako ezagutzak arazo-egoera berrietan erabiltzea eta transferitzea bilatzen dugu.

Arlo gehienetan EKI proiektua erabiltzen dugu. Ikasleek IKTen konpetentzietan eta ezagutzan sakon dezaten, lehen mailatan paperezko eta eredu digitala uztartzen ditugu. Azken mailatan, berriz, EKI proiektu digitala da lan tresna nagusia. Horrela, eguneroko jardunerako ikasleek ordenagailuak erabiltzen dituzte.

Irudia

Azken albisteak

2023-09-13
Erriola denda ibiltaria izan genuen pasa den larunbatean Amasa-Villabonan, Irrintzi Elkarteak antolatutako XVIII. Azoka Berezian.
2023-09-05
2023/24 ikasturtean Zubimusu Ikastolan lan egiteko Hezkuntza Laguntzarako espezialista behar dugu. Curriculumak jasotzeko azken eguna irailaren 7a izango da.
2023-09-04
Asmo eta erronkez beterik ekin diogu ikasturte berriari. Ikasturte berri on guztioi!