Skip to main content

Ikastola inklusibo eta demokratikoaren alde

Kohesioa eta elkarbizitza oinarri, ikastola inklusibo eta demokratikoaren alde

Irudia
haur eskola

ZUBIMUSU Ikastola denon artean egina da, denontzat eta denona!

Gaitasun, jatorri, sinismen edo edozein desberdintasun tarteko delarik ere, kohesioa eta elkarbizitza positiboa oinarri izanik, ikastola inklusibo eta demokratikoaren alde egiten dugu.

Berritzailea

Ikastolako eskaintza pedagogikoa hausnartzen, garatzen eta berritzen ari gara ZUBIMUSUn. Espazioak berritzen, proiektu berriak txertatzen, pertsonen garapen integrala ahalbideratuko duen kalitatezko hezkuntza garatzeko lanean dihardugu. Hezkuntza eraldatzen, gizartea eraldatzeko.

Ikaslearen garapenean bidelagun

Gure ikasleak herritar euskaldunak, eleanitzak, kritikoak, anitzak, aktiboak, solidarioak, autonomoak, konpetenteak eta osasuntsuak izan daitezen lan egiten dugu.

0-16 urte bitarteko gazteei bitartekoak eta laguntza eskaintzen diegu eta prozesu horretan ikasle eta familiek bidelagun gaituzte.

 

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.