Skip to main content

Euskara, gure hizkuntza, gure altxorra

Euskaraldiarekin eta ZUBIMUSU Ikastolan egunero egiten dugu euskararen aldeko apustua

2022/11/14
Irudia
Argitxorekin

Aste honetatik aurrera bat egingo dugu Euskaraldiarekin eta ZUBIMUSU Ikastolan egunero egiten dugu euskararen aldeko apustua nabarmendu nahi dugu. Izan ere, gure hizkuntza, gure altxorraren erabilera sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen ditugu ikasturtean zehar. Besteak beste, Argitxoren bisita izaten dugu eta haurrak zoratzen aritzen dira leize zuloa utzi eta herrira jaisten den iratxoak kontatutako istorioak adi entzuten. Beraien aurpegitxoak ikustea besterik ez dago euskararenganako maitasuna txiki-txikitatik sortzen den zerbait dela konturatzeko.

Eta bada ZUBIMUSUko ikasleen artean ohitura eder bat. Betiko abestiak eta berriagoak kantatzera irteten dira ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak. Ekimen honen helburua euskal tradizioko abestien transmisioa egin eta egun ederraz eta kantujirarekin gozatzea da. 

Irakasleak ere erabat murgilduta daude euskararen alde lanean eta ikasgelan euskarari eusteko estrategiak lantzen ari dira UEMArekin. Formazio saioak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetako irakasleei zuzendutakoa izan da bat eta bestea, DBH etapako irakasleei zuzendua. Ikasleek euskaraz hitz egin dezaten erabili ditzaketen estrategien inguruan hausnartzen aritu dira. 

Badator Euskaraldia

Abitzear da Euskaraldia eta ZUBIMUSU Ikastolan ere datorren ostiraletik, azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraungo duen ekimenarekin bat egingo dugu eta baita abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin ere. Euskaraldiko aurtengo leloa Hitzez ekiteko garaia da. 2018an jaio zen Euskaraldia, inongo langarik egon ez arren, euskara erabiltzea oztopatzen diguten ohiturak aldatze aldera. Ekimenaren arrakasta ziurtatzeko garrantzizkoa izango da gure lantoki eta bizilekuak apaintzea.  Zuen txapak eta banderolak jasotzeko, mahaiak izango dituzue ekimena hasi aurreko hiru egunetan: 

  • Villabonaren kasuan, 17:30etik 19:30era hartu ahalko dira ondoko bi tokitan: bihar (azaroak 15) eta ostegunean (azaroak 17), Berdura plazan eta asteazkenean (azaroak 16), Aljibean. 
  • Zizurkilen kasuan, udal bulegoetan jaso daitezke jada txapak. Halaber, azaroaren 17an, ostegunean ongietorria egingo zaio Euskaraldiari plazan eta postu bat egongo da bertan.

Bestalde, gogorarazi nahi genuke, edizio berri honetan parte hartzeko izena berriz eman behar dela, aurreko edizioetan eman bazen ere. Euskaraldiko web gunean www.euskaraldia.eus edota mahaietan egin ahal izango duzue. 

Batu zaitez! 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
60
2024-11-19
Ostiralean, gure ikastolako 60. urteurrena ospatzen hasi ginen.
Irudia
lh5 bilketa
2024-11-19
Opari eta baserritar jantzien bilketa egingo dute LH5eko ikasleek, azaroak 19tik azaroak 29ra. Ikasle bakoitzak bere gelara ekarri beharko ditu jostailu eta arropa hauek. 
Irudia
Biak bat
2024-11-19
Gaur, LH3. mailakoek “Biak Bat” elkartearen eskutik, Mahi Mahi by askorak antolatutako sentsibilizazio saioa burutu dute. Txakurrekin esku-hartze ezberdinak egiten dituzte; komunikazio eta zaintzari buruzko gaiak jorratuz.