Haur hezkuntza

Haurraren garapenerako oinarriak jartzen dira, Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia baitu haurraren garapen osoan. Umea da protagonista eta irakasleak bere gorputza eta ingurunea arakatzera eta deskubritzera animatzen du, nortasuna zehazten eta harremanak lantzen hasten den bitartean. Hori guztia, haurraren erritmoa errespetatuz.

Metodologia gisa, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin bat abiapuntutzat duen  eredu berritzailea da Zubimusu Ikastolan ezarrita duguna: 2ZIA proiektua. Proiektu honen ardatz nagusia haurra da,  testuinguru egokian haurrak berezkoak dituen gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen diogu. Haurrak norbere buruarengan, besteengan eta inguruan konfiantza sentitu behar du ikasten hasteko eta horixe da gure proiektuak bilatzen duena.

Zizurkilgo Ikastolan jada ezarrita dago metodologia berri hau eta  Villabonan HH zikloan eta LH 1-2 mailan ezarri da jadanik bere osotasunean.