Skip to main content

HARREMANAK SAKONTZEN

Irudia
Harremanak sakontzen

Atzo, Zizurkilgo Ikastolako HH4-5 urteko haurrak Txermingo eraikinera joan ziren eta bertako 4-5 urteko ikasleekin elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia zoragarria izan zen, haurrek dinamika partekatu, eraikinaren barrualdea ezagutu eta zirkulazio librean ibiltzeko aukera izan zuten. Hamaiketakoa elkarrekin partekatu ostean, jolastokian ere batera jolastu zuten, elkar ulertzen eta harreman sendoak sortzen hasteko pauso handia eginez. Horrela, harreman berriak sortzen hasi gara eta ikasleek elkarri laguntzen ikasi dute, elkarbizitza hobetuz. Gaurtik aurrera, harreman horiek sendotzeko eta elkarrekin ikasteko aukera gehiago izango ditugu!

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.