Skip to main content

Eureka! zientzia museora irteerak

Irudia
LH irteerak

Aste honetan LH 1 eta 3.mailako ikasleek irteera izan dute. Hain zuzen ere, Eureka! zientzia museoan izan dira. Maila bakoitzak ebaluaketa honetan egiten aritu diren proiektuarekin lotutako tailerrak burutu ditu. LH 3.mailako ikasleen kasuan zientzialari bihurtu dira, “naturaren sekretuak” eta “uraren hamaika aurpegiak” ezagutu dituztelarik. 

LH 1.mailako ikasleek berriz,  Eureka! Zientzia museoko planetariumean “kartoizko suziriaren sekretua” ezagutzeko aukera izan dute. Bazkalostean, Monkey Park-ean ederki ibili dira.

 

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.