Skip to main content

Ibilian, Ttipi-Ttapa programa, herriko adinekoekin harremanak sendotzen

Irudia
Ibilian

Amasa Villabonako udalak sustatutako ekimen honetan, gure ikastolako DBH 3. eta 4. mailakoek hileroko maiztasunarekin boluntario gisa parte hartzen dute. Helburua, komunitate giroa sendotzeaz gain, belaunaldi ezberdinak elkarrekin harremantzea eta elkarrengandik ikastea da.

Aste honetan DBH 3. mailako ikasleen txanda izan da. Adinekoekin batera ordu beteko iraupena duen ibilaldia burutu dute herrian zehar. Ibilaldia amaitu ondoren, parte hartzaile guztiek salda beroaz gozatzeko aukera izan dute Zentroa tabernan.

 

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.