Skip to main content

Gora Inauteriak!

Irudia
Inauteriak.jpg

Inauteriei hasiera ederra eman diegu Zubimusun. Ostegun Gizenean Villabonako ikasleak herriko plazan elkartu eta dantzan aritu ziren. Negua gaiari jarraiki, elur panpinak, eskiatzaileak, elur malutak eta pijama mozorrodunak jai giroan murgildu ziren eta emanaldi bikaina eskaini ziguten. Zizurkilgo ikasleek jaiari nahi bezala mozorrotuta hasiera eman zioten eta ilusioz nahiz pozez beteriko eguna igaro zuten.

Ostiral Mehe egunean, Zizurkildarrei urpekariz mozorrotu eta herriko plazan dantza egitea egokitu zaie eta bertan, giro alaia eta bizia sumatu da. Villabonako ikasleak berriz, etxetik nahi izan duten bezala mozorrotuta etorri dira eta egunari amaiera emateko, inauterietako desfile polit bat antolatu dute. 

Ondo pasa eta gozatu. GORA INAUTERIAK!!

 

Azken albisteak

Irudia
Irteera
Gure ikasleek irteera ezberdinak egin dituzte aste honetan. Asteazkenean, LH5. mailako ikasleak Alegin izan ziren egun pasa.
Irudia
LH 2
Atzo, LH 2. mailako ikasleek Donostiako Aquariuma bisitatu zuten. Bertan, arrain mota ezberdinak eta beraien ezaugarriak ezagutu zituzten.
Irudia
bertso saioa
Elkarlanean antolatutako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren XLV. edizioa ospatu da.