Skip to main content

Urte amaierako bidai eta irteerekin gozatzen ari dira ikasleak

Irudia
Ikasbidaiko argazkia

ZUBIMUSU Ikastolan garai honetan ikasleek bidai eta irteera ezberdinekin gozatzeko aukera izaten dute. Txikienen kasuan, Haur Hezkuntzako Txermingo ikasleek, Leitzako Peru Harri bisitatuko dute, Zizurkilgoek Txindokiko itzala eta LH4koek bi egunetako irteera egingo dute maiatzean zehar. 

DBH 4. mailakoek aldiz, Tarragonara ikasbidaia egin dute eta zoragarri pasa dute. Laster amaituko dute beren ibilbidea ikastolan eta paintball-a, arroila jaitsiera, rafting... eginez gozatu dute hilabete honetan hainbat egunez. Gainera, eskolaz kanpoko eremu batean, ikasleen artean eta irakasleekin elkarbizitza landu eta harremanak sendotzeko balio izan du esperientziak. 

Frantseseko ikasleak berriz, Hendaiara egun pasa joan ziren eta ederki igaro zuten eguna.

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.