Skip to main content

LGTBI fobiaren aurkako egunarekin bat egin eta hainbat ekintza burutuko ditugu gaur

Irudia
LGTBI egunaren baitan ekintza ezberdinak

LGTBI fobiaren aurkako egunarekin bat egin eta hainbat ekintza burutuko ditugu gaur ikastolako maila ezberdinetako ikasle eta irakasleek.

Maiatzak 17 Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da mundu mailan eta ZUBIMUSU ikastolak ere pertsona guztien eskubideen alde lan eta borrokatzeko konpromisoa adierazi nahi du gaurkoan.

Izan ere, pertsona bakoitzak bere sexu eta genero identitatea aldarrikatzeko eskubidea izateaz gain, ezinbestekoa da honen kontra egiten den edozein ekintza edo jarreraren aurrean jendarteak bat egin, salatu eta horren inguruko kontzientzia hartzea. Zentzu honetan, heziketa ere beharrezkoa da eta errespetua bezalako balioak transmititzen jarraituko dugu hori lortzeko.   

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.