Skip to main content

Azoka solidarioa

LH 6. mailako ikasleek antolatutako azoka solidarioa egingo da bihar, osteguna (martxoak 23) Txerminen.

Irudia
azoka solidarioa

Urtero bezala, ZUBIMUSU Ikastolako LH6ko ikasleek azoka solidarioa egingo dute eta bihar, osteguna, martxoak 23 izango da horretarako eguna.

Txerminen, ikastolan bertan izango da hitzordua eta ikasle, irakasle eta familia guztiak bertaratzera gonbidatu nahi ditugu.

Txermingo eraikinaren kanpo espazioan ospatuko dugu azoka. Bertan, etxetik ekarritako gauzak jarriko dira salgai (behar ez dituzten gauzak) eta ateratako dirua GKE bati emango diogu.

Iaz Aspanogiri eman zitzaion diru eta arrakasta izan zuen ekimenak.

Azoka prestatu bitartean, gainera, gai bat lantzen dute eskolan eta aurten Senegal eta Euskal Herriko bizi maila aztertu eta alderatu dituzte.

Non jaio, hala bizi du izena proiektuak. Hala, herrialde bakoitzean nolako bizi baldintzak dauden eta horiek herritarrengan zein eragin duten ikusi dute. Irakasgai ezberdinetan landu dute gaia eta borobiltzeko azoka prestatu dute.

Azken albisteak

Irudia
Reale arena
Atzokoan, LH5eko ikasleek Errealaren “Amets bat” ekimenaz gozatu zuten. Reale Arena bisitatu ostean, bazkaldu eta Aquariumera joan ziren.
Irudia
Euskaraldia
Maiatza iristearekin batera euskaraldian murgildu da Zubimusu ikastola osoa
Irudia
ikasbidaia
DBH4 ko ikasleak ikasturtea amaitzeko ikasbidaian egon dira.