Skip to main content

Herriko elkarteetako boluntarioen bisita

DBHko ikasleak elkartasuna eta enpatia lantzen ari dira herriko elkarteetako boluntarioekin

Irudia
caritas

ZUBIMUSU Ikastolan elkartasuna eta enpatia lantzeko hainbat ekimen bultzatzen ditugu eta DBHko ikasleak Proiektu Komunitarioa izeneko ekimenean daude murgilduta. 

Eta gaia lantzeko, zer hobeto herriko eragile ezberdinetako boluntarioak gonbidatzea baino? Ikastolan bisita benetan interesgarriak ari gara izaten. Villabonako elkarteetako ordezkariek euren lanaren berri eman eta proiektu ezberdinak ezagutzen ari gara.

Astero herritar baten bisita jasotzen ari dira ikasleak. Elikagaien bankua, Caritas, Irrika aisialdi taldea…

Boluntario lana zer den bertatik bertara ikastzen ari dira eta musutruk lan egitea, herriari ekarpena egitearen garrantziaz jabetzen.

Lanketa honetan dabiltza ikasleak eta eskerrak eman nahi dizkiegu herriko elkarteetako boluntario guztiei euren ekarpenagatik!

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.