Skip to main content

Lehen Hezkuntza: jakintzetatik egoera errealetara

Lehen Hezkuntza: jakintzak eskuratu eta egoera anitz eta errealetan erabili

2023/02/17
Irudia
lh

ZUBIMUSU Ikastolan, Lehen Hezkuntzan, arloetako jakintzak lantzeaz haratago, jakintza horiek bizitzako esparru eta egoera guztietan eraginkortasunez aplikatzeko egoerak planteatzen zaizkie ikasleei, konpetentzien garapenean oinarrituz.

Metodologia aktiboek presentzia dute etapa honetan, hala nola, metodologia kooperatiboa eta proiektuetan oinarritutakoa.

Etaparen lehen urteetan irakaste espliziturako denborak eskaintzeaz gain, mikroespazioetan eta zirkulazio librean aritzeko tarteak izaten dituzte ikasleek.

Etapan gora, Ikastolen Elkarteak sorturiko EKI proiektua lantzen dugu. Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako proiektua da. Jakintzak eskuratzeaz gain, landutako jakintza hauek bizitzako egoera anitz eta errealetan erabiltzen dira.

Konpetentzia digitala ia ikas arlo guztietatik bideratzen dugu. IKTak ikas arlo gehienetan txertatuta ditugu.

ZUBIMUSU Ikastolaren inguruan gehiago jakin nahi duzu? Zatoz gu ezagutzera. Hartu zure hitzordua bisita gidatua egiteko: 943 692321

Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
60
2024-11-19
Ostiralean, gure ikastolako 60. urteurrena ospatzen hasi ginen.
Irudia
lh5 bilketa
2024-11-19
Opari eta baserritar jantzien bilketa egingo dute LH5eko ikasleek, azaroak 19tik azaroak 29ra. Ikasle bakoitzak bere gelara ekarri beharko ditu jostailu eta arropa hauek. 
Irudia
Biak bat
2024-11-19
Gaur, LH3. mailakoek “Biak Bat” elkartearen eskutik, Mahi Mahi by askorak antolatutako sentsibilizazio saioa burutu dute. Txakurrekin esku-hartze ezberdinak egiten dituzte; komunikazio eta zaintzari buruzko gaiak jorratuz.