Skip to main content

Aurrematrikula garaia

Aurrematrikula egin nahi al duzu? Astelehenetik aurrera egin dezakezu

Irudia
zizurkil

Haurraren bizitzako lehen urteak oso garrantzitsuak dira bere garapenean. Etapa honetan hasten dira haurrak beraien gorputza ezagutzen, gorputzaren ahalmenak probatzen, ingurua esperimentatzen, autonomia garatzen, beste haurrekin harremanak izaten… Lehen etapa honetan finkatzen dira garapenaren oinarriak.

ZUBIMUSU Ikastolan ikaslearen parte hartze aktiboa sustatzen dugu: haurraren beharrak eta erritmoak errespetatuz. Ziurtasuna eta konfiantza eskainiz. Haurraren autonomia sustatuz. Adin aniztasuna bultzatuz. Espazioak berrituz eta moldatuz. Materialen eskaintza zainduz. Jolasa eta esperimentazioa bultzatuz.

Ezagutu gaitzazu. Eskatu zure hitzordua 943 692321 telefono zenbakira deituz. Bisita gidatuak bihar hasiko ditugu eta otsailaren 24ra arte eskainiko ditugu. 

Aurrematrikulazio epea, berriz, datorren astelehenean, otsailaren 13an zabalduko da eta aurrematrikulak egiteko ordutegia ondokoa izango da:

- Otsailak 13,14,15,16,17,22,23,24: 9:00-13:30/ 15:00-18:00

- Otsailak 20 eta 21 Inauteriak direla eta ikastola itxita egongo den arren, idazkaritza zabalik izango da goizez: 9:00-13:30. 

Azken albisteak

Irudia
Zubimusu jaia
Iragan larunbatean, Zubimusu Ikastolako Jaia ospatu genuen ikasle eta familiekin batera.
Irudia
hh
Aurreko astean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek irteera ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten.
Irudia
Reale arena
Atzokoan, LH5eko ikasleek Errealaren “Amets bat” ekimenaz gozatu zuten.