Skip to main content

16 urteko ibilbidea

ZUBIMUSU Ikastolan 16 urteko ibilbidea egiten dugu. Ezagutu nahi duzu?

Irudia
16 urteko ibilbidea

ZUBIMUSU Ikastolan 16 urteko ibilbidea egiten dugu. Etxean eta erabateko goxotasunean. 16 urte hauetan etorkizunerako oinarriak finkatzen ditugu eta horretarako 2zia egitasmoa da gure tresna. Guk geuk sortua, hau da, proiektu pedagogiko propioa.

Irakasleak etengabe ari gara hausnartzen; zer egin eta zer eskaini, proiektuari zentzua emateko.

Horretarako ezinbestekoa da irakasleria egonkorra, bestela ez baita posible. Baita herriaren izaera ezagutu eta transmititzen dugun herritarrak ere.

Gu ere hemen gabiltza ikastolen elkartean sorkuntzan burubelarri.

Baina benetan nortzuk dira protagonista nagusiak?

Ikusi zuk zeuk ondoko bideo ederrean eta ezagutu ZUBIMUSU Ikastolaren proiektu anitza:

https://www.youtube.com/watch?v=uxv_cfKPr7Q

ATE IREKIAK

ZUBIMUSU Ikastola ezagutu nahi duen orok bisita gidatuak egiteko hitzordua eskatzeko aukera izango du otsailaren 11tik 24ra.

Hitzordua hartzeko ondoko bideak erabili daitezke: 943 692321 / zubimusu@ikastola.eus

Gure zentroen helbideak ondokoak dira:

TXERMIN: Txermin z/g, Amasa-Villabona

ZENTROA: Berria 55, Amasa-Villabona

ZIZURKIL: Pagamuño z/g, Amasa-Villabona

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.