Skip to main content

Aisiola Hezitzaile ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Aisiola Hezitzaile ikastaroan izena emateko epea zabalik da

2022/11/04
Irudia
Aisiola 2022 - Hezitzaile ikastaroa

ZUBIMUSU Ikastolan ere beste urte batez eskainiko dugu Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak antolatzen duen aisialdirako hezitzaile ikastaroa eta datorren astelehenean, azaroaren 7an egingo dugu horren inguruko aurkezpena 16.30ean, Txermingo (HH eta LH eraikina) jangelan. 

Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...

 

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta bi ikasturtetan zehar egiten da, hau da, 2023ko urtarrilean hasi  eta 2024ko maiatzean bukatuko dugu. 

 

Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Eusko Jaurlaritzako Haur eta gazteen aisialdirako begiraleen diploma eta Lanbideko Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa lortzen dute.

 

Matrikulazio epea azaroaren 18rarte dago irekita eta urtarrilean hasiko dira eskolak. Izena emateko: https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula

Informazio gehiago HEMEN

Nahi duenak aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi edo 943 445108 telefono zenbakira dei dezake zalantzak argitzeko.

 

Animatu ikastaroan parte hartzera! Ez zara damutuko!

Irudia
Irudia

Azken albisteak

Irudia
lan eskaintza
2024-06-28
Zubimusu ikastolak 2024-2025 ikasturtean ondoko profila duen pertsona bat behar du. Curriculuma jasotzeko azken eguna uztailaren 3a izango da.
Irudia
Etorkizuna sortzen
2024-06-13
DBH 4ko ikasleek Etorkizuna Sortzen programako bonoa irabazi dute.
Irudia
naturaren doinuak
2024-06-12
Iragan asteburuan Alkizan ospatu zen “Naturaren Doinuak” egitasmoan, bikain aritu ziren gure ikasleak, Aspanogi eta Bizipoza elkarteekin batera.