Pasar al contenido principal

Aisiola Hezitzaile ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Aisiola Hezitzaile ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Irudia
Aisiola 2022 - Hezitzaile ikastaroa

ZUBIMUSU Ikastolan ere beste urte batez eskainiko dugu Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak antolatzen duen aisialdirako hezitzaile ikastaroa eta datorren astelehenean, azaroaren 7an egingo dugu horren inguruko aurkezpena 16.30ean, Txermingo (HH eta LH eraikina) jangelan. 

Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...

 

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta bi ikasturtetan zehar egiten da, hau da, 2023ko urtarrilean hasi  eta 2024ko maiatzean bukatuko dugu. 

 

Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Eusko Jaurlaritzako Haur eta gazteen aisialdirako begiraleen diploma eta Lanbideko Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa lortzen dute.

 

Matrikulazio epea azaroaren 18rarte dago irekita eta urtarrilean hasiko dira eskolak. Izena emateko: https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula

Informazio gehiago HEMEN

Nahi duenak aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi edo 943 445108 telefono zenbakira dei dezake zalantzak argitzeko.

 

Animatu ikastaroan parte hartzera! Ez zara damutuko!

Últimas noticias

Irudia
Reale arena
Ayer el alumnado de LH5 fueron a Donosti a realizar la salida que organiza la fundación Real Sociedad.
Irudia
Euskaraldia
Maiatza iristearekin batera euskaraldian murgildu da Zubimusu ikastola osoa
Irudia
ikasbidaia
El alumnado de DBH 4 ha estado de viaje de fin de curso.