Skip to main content

Aurten ere DBH 2 eta LH 6 ko ikasleek Sexune elkartearen eskutik, sexu-heziketa ikastaroa jaso dute.

Irudia
Sexu Hezkuntza

Sei orduko ikastaroa izan dute eta bertan sexualitateaz eta pertsonen garapen integralerako zutabeen inguruan aritu dira solasean.

Ikasleez gain, familiek ere izan dute beraien tartea. Hizlariak, ikasleekin landutako gaiak zeintzuk izan diren azaltzeaz gain, familiek ekarri dituzten kezkak jaso ditu. Hainbat gai jorratu dira, hala nola:

  • Gazteen sexualitatea ulertu eta beraiekin enpatizatu.
  • Sexualitatea, aberasten gaituen balore bezala ulertu.
  • Helduon papera guzti honetan.
  • Heziketarako pistak eman.
  • Ikuspegi sexologikoaren ideiak zabaldu.

Elkarrizketa giroan, saio irekia eta atsegina izan da. Beraz, gerturatzeko aukerarik izan ez duzuen familiok, datorren astean, maiatzaren 27an, beste aukera bat izango duzue. Anima zaitezte!!

 

Azken albisteak

Irudia
Zubimusu jaia
Iragan larunbatean, Zubimusu Ikastolako Jaia ospatu genuen ikasle eta familiekin batera.
Irudia
hh
Aurreko astean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek irteera ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten.
Irudia
Reale arena
Atzokoan, LH5eko ikasleek Errealaren “Amets bat” ekimenaz gozatu zuten.