Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako irakaskuntza prozesua ikasleak ikaskuntzarekiko duen jarrera indartzera, konpetente sentitu araztera eta autonomia garatzera bideratua dago. Konpetentzietan oinarritutako ikasmaterialaz baliatuz, haur eta gazteek etorkizunean ezinbestekoak izango dituzten gaitasunak bereganatzea da helburua. Pentsatzen, ikasten, ondorioak ateratzen, ekintzailea izaten edota egoki komunikatzen irakasten zaie proiektuak landuz eta ezagupen teoriko soiletatik haratago joanez.