KiVa, eskola jazarpenari aurre eginez

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da, frogatan oinarritua.

  • Jazarpenari aurre egiteko tresnak eskaintzen dira (tutoretza materiala)
  • Ikastolaren egoeraren eta denborarekin gertatzen diren kasuen jarraipena egiten da (urteroko inkestak eta KiVa taldea).

Jazarpen-kasu bat gertatzen denean erasotzaile edo biktima gisa parte hartu duten haur eta nerabeekin lan egiten da eta beste ikasleak biktimari babesa ematera animatzen dira.  Helburua jazarpena gelditzea da.

KiVa, tutoretza orduetan lan egiteko materiala da eta hiru unitateetan banatua dago: 1. unitatea LH 1-2-3 mailak, 2. unitatea LH 4-5-6 mailak eta 3. unitatea DBHrako.

Honetaz gain, baliabide digitalak (on-line jokoa) eta webgune bat (guraso eta hezitzaileentzat: http://www.kivaprogram.net/basque) eskaintzen dira ikasmaterial gisa. Honen guztiaren bitartez, gelan hainbat balio lantzen dira alde batetik, eta bestetik, bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea bultzatzen da.  

Irakasle eta langile guztiak proiektuari buruzko formakuntza jaso dute eta herrian ezagutzera eraman da. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurka. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak eta horrek, kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioan asko laguntzen du.

Kasuak gertatuz gero berriz, haiek azkarrago detektatzea eta baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere laguntzen du.