Skip to main content

GABONETAKO OPARI ETA BASERRITAR JANTZIEN BILKETA

Irudia
lh5 bilketa

LH 5eko ikasleak gara eta zuengana jotzen dugu gure proiektuaren berri emateko. Gure helburu nagusia komunitatearen aldeko proiektu bat egitea da, gure inguruko pertsonen beharrizanak ulertzen eta ikustean oinarria du.

Gabonak datoz eta hainbat familik ezin izango du oparirik jaso, hori dela eta, familia hauei laguntzea bururatu zaigu. Beraz, proiektu komunitarioan gabonetako opari eta baserritar jantzien bilketa egitea erabaki dugu.

Etxean jada erabiltzen ez dituzuen jostailuak eta baserritar jantziak ekartzea eskertuko genizueke. Hauek beste batzuei emateko egoeran egon daitezela, mesedez. 

Opari bilketa hau azaroak 19tik azaroak 29ra izango da, ikasle bakoitzak bere gelara ekarri beharko ditu jostailu eta arropa hauek. 

Mila esker aldez aurretik!

 

Azken albisteak

Irudia
GAU BELTZA
GAU BELTZA!
Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.