Skip to main content

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Irudia
xakea

Zubimusun pozik gaude aurtengo ikastolaz kanpoko jarduerei buruzko berri onak ditugulako partekatzeko. 2024-2025 ikasturtean, gure ikastetxean eskaintza zabala prestatu dugu haur guztientzat, ikaskuntza eta entretenimendua uztartzeko.

Aurten, ohiko zerbitzuez gain, (ingelesa, eskola kirola, trikitixa, kantu eta panderoa), berrikuntza gisa xakea eta teknologia tailerrak ere martxan jarri ditugu. Haurrek, xakeari esker, estrategiak, ondorioztatze logikoa, sormena eta kontzentrazioa garatzeko aukera izango dute eta teknologia tailerretan berriz, programazioa eta robotika bezalako arloetan esperimentatuko dute.

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.