Skip to main content

Giza garapen jasangarrirako hezten

Irudia
Eskola Agenda 2030

Eskola Agenda 2030eko batzordekide eta ekoordezkariak, “ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA” lelopean, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo herriak gero eta jasangarriagoak izan daitezen, buru-belarri ari dira lanean.

Joan den ikasturtean, herri diagnosia egin ondoren, proposamenak udaletxera eraman eta Esku-hartze plana definitu zen. 2023-2024 ikasturtean plana garatzea dagokie. Dagoeneko hasiak dira ikasle foroak, nahiz udal foroak prestatzen.

Zuen seme alabekin batera, herri jasangarri baten aldeko apustua egitera animatzen zaituztegu!