Skip to main content

Ikastolen Elkarteko topaketak

Hezkuntza zerbitzu publikoaren inguruan hausnartzeko topaketatan izan gara

Irudia
topaketak

Ikastolen Elkarteak antolatutako Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren gaia eta segregazioari buruzkoa lantzeko topaketetan izan da ZUBIMUSU Ikastola ere eta oso hitzordu interesgarriak izan ditugu Zamudion, Bizkaian. 

Alde batetik, Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan, adituen eskutik, Europako bi eredu ezagutu ditugu, Irlandakoa eta Herbehereetakoa. Antolaketa, erabakimena, kontratazio prozesua edo finantzazioa bezalako gaiak azalduko zizkiguten topaketan. Dinamika ezberdinen bidez hainbat kontzeptu landu ditugu, gainera, guztiak ikastoletara eramaten laguntzeko helburuarekin.

Bestalde, segregazioa ere izan dugu hizpide. Kataluniako Eskola Segregazioaren aurkako ituna eta bere ibilbidea ezagutu ditugu beraren sorkuntzan parte hartu zuten kideen eskutik. Halaber, Valentzia eta Nafarroako onarpen prozesuak azaldu dizkigute. Saio honetan ere zenbait dinamika egin dira egon daitezkeen kezka eta zalantzei bide emateko.

Azken albisteak

Irudia
Zubimusu jaia
Iragan larunbatean, Zubimusu Ikastolako Jaia ospatu genuen ikasle eta familiekin batera.
Irudia
hh
Aurreko astean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek irteera ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten.
Irudia
Reale arena
Atzokoan, LH5eko ikasleek Errealaren “Amets bat” ekimenaz gozatu zuten.