Skip to main content

Elkano filma

Euskara zinema aretoetara ekimenaren baitan, Elkano filma ikustera joan gara

Irudia
Elkano filma

1994. urtean sortua, Tinko Euskara Elkartea, euskara zinema aretoetan sarrarazi eta gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helburuarekin jaio zen. Geroztik, Euskara zine aretoetara lemapean Euskal Herriko ikastetxe orori esfera internazionaleko hainbat film euskaraz ikusi eta hauek material didaktikoen bitartez lantzeko aukera eskaintzen dio Tinkok. 

ZUBIMUSU Ikastolan Tinko Euskara Elkartearen helburuarekin bat eginik, Euskara zinema aretoetara programan parte hartu dugu. Hala, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Elkano. Lehen mundu bira filma ikustera joan dira Gurea zinemara.

Haurrengana zein, zeharka, gurasoengana heldu nahi du Getariako marinelaren nondik norakoak ezagutarazteko pelikulak. Filma Angel Alonsok zuzendu du eta duela 500 urte gauzatutako munduko lehen zirkumnabegazioaren abenturan oinarritua dago, 1519 eta 1522 artean gertatutakoa. Lan taldeak Elkano 500 Fundazioaren laguntza izan du oinarri historikoa lantzeko, fundazioaren aholku batzordean dauden historilarien bitartez. 

Historian zehar murgiltzeko aukera aparta izan dute ZUBIMUSU Ikastolako gazteek!

 

Azken albisteak

Irudia
Zubimusu jaia
Iragan larunbatean, Zubimusu Ikastolako Jaia ospatu genuen ikasle eta familiekin batera.
Irudia
hh
Aurreko astean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek irteera ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten.
Irudia
Reale arena
Atzokoan, LH5eko ikasleek Errealaren “Amets bat” ekimenaz gozatu zuten.