Skip to main content

2022- Neguko katalogoa

Euskarazko material eskaintza zabala Neguko katalogoan

Irudia
Neguko katalogoa 2022

Ikastolok ohiko ikasmaterial propioaz gain (testu-liburuak), bestelako material anitza sortzen eta zabaltzen dugu: multimedia CD-ROMak, panpinak, ipuinak, puzzleak, mahai jokoak... Hezitzailea, jostagarria eta euskaraz egina den ikasmaterial honek sari ugari irabazi ditu, bai bertan bai nazioartean.   

Gure xedea, ikastola osatzen dugun partaideei, material hau denda arruntetan baino baldintza hobeagoetan eskaintzea da. Ikastolen Elkartearekin adostu dugun sistemaren bitartez, urte osoan zehar eta produktu guztietan %10ko deskontua izango dugu ikastolako familia eta langileok.

Aipatutako hainbat jostailu eta produktu ZUBIMUSU Zentroan, Txerminen eta Zizurkilen ezarritako apalategietan dituzue ikusgai.

Gabonetarako produkturen bat erosteko interesa duzuenek Zentroko idazkaritzan egin dezakezue eskaera. Gu arduratuko gara eskaera hori bideratzen eta, heldu bezain laster, jakinaraziko dizuegu.

Eskaintza zabalagoa, neguko katalogoan duzue.

Ikaselkar. Neguko katalogoa 2022

Azken albisteak

Irudia
Marka berria
Bagatoz aldi berrirako irudi berriarekin! Bagatoz betiko balio eta proiektu berriekin!Bagatoz, indar berriz!
Irudia
Xabi
Gure irakasle den Xabi Zubeldia azken ikasturteetan Ikastolen Elkarteko EKI proiektua garatzen aritu da.