Skip to main content

Ongi etorri Zubimusu webgunera

Bizia da gure ikastola eta 2ZIA da gure proiektua

Ikastola hezkuntza proiektu oso bat eraikitzeko mugimenduan eta elkarlanean burubelarri ari den komunitatea da. Azken urteak ikastolako proiektua aztertzen, hausnartzen eta berritzen dihardugu. Berritzen hobetzeko.

Ikasle guztiek euren burua errealizatzeko eta euren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko, ikastolako komunitate osoaren ongizatea eta elkarbizitza positiboa indartzeko eta herri justuago, parekideago, euskaldunago eta zoriontsuago bat eraikitzeko.

Azken albisteak

Irudia
Zubimusu jaia
Iragan larunbatean, Zubimusu Ikastolako Jaia ospatu genuen ikasle eta familiekin batera.
Irudia
hh
Aurreko astean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek irteera ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten.
Irudia
Reale arena
Atzokoan, LH5eko ikasleek Errealaren “Amets bat” ekimenaz gozatu zuten.