Ikastolen Elkartea

Begirale izateko ikastaroan izena emateko epea ostiralean amaitzen da

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Zubimusu ikastolan. 310 orduko iraupena duen ikastaroa da eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Ostirala, irailak 27, izango da matrikula egiteko azken eguna.

Elkarrekin, hezkuntza eraldatzen

Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, martxan da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketarako ere. Eraldaketa ikastolan sartu orduko ikusten da, espazioak hezkuntzaren zerbitzura jarri baititugu, gelak bakarrik ez, ikastola osoa izan dadin hezkuntzarako. Irakasle talde sendoarekin, familia konprometituekin. Guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ez da ikastola baten edo batzuen egitasmoa, guztiena baizik.

Orriak

RSS - Ikastolen Elkartea-era harpidetu