bilketa

Jostailu bilketa

Zubimusu Ikastolak bat egin du Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak antolatu duen jostailu bilketarekin eta Zizurkilgo Udalak egingo duen jostailu trukearekin. Hala, asteazkenetik aurrera, abenduak 9, eta abenduaren 11ra bitartean, jostailuak jasoko dira ikastolan. Zentroko eraikinean, Txermin eraikinean zein Zizurkilgo eraikinean utzi ahalko dira jostailuak. Abenduaren 12an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara Errebote plazan Zubimusuk jarriko duen gunean ere utzi ahalko dira jostailuak. Jarraitu irakurtzen.

Kilometroetako Erronkarako olio bilketa

Urteroko legez, Ikastolako DBH3 eta 4ko gazteek Kilometroak eguneko Erronka lehiaketan parte hartuko dugu, eta lehen frogarako etxeetan erabilitako ahalik eta olio gehien bildu behar dugu. Asteartetik ostiralea Txermingo emergentziazko eskaileren ondoan izango gara, 17:05tatik 17:30tara, zuek ekarritako olioa gure ontzian jasotzen. 

RSS - bilketa-era harpidetu