euskara

Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!

Aurten ere Errigorako saskiak erosiz Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko aukera dugu! Zazpigarren edizio hau berrikuntzekin dator, 3 lote ezberdin jarri baitira aukeran: beltza, berdea eta zuria. Hurrenez hurren, saski bakoitzak 50€, 60€ eta 70€ balio dute. Saski bakoitzaren prezioaren %25 Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari laguntzeko erabiliko da. Aurten, besteak beste, zonalde horretako euskaldunak, euskaltzaleak eta eragileak saretzea helburu duen "Agerraldia" egitasmoa martxan jartzeko erabiliko da. Sasiak eskatzeko epea azaroaren 20an amaituko da. Helbide honetan bete dezakezue saskien eskaera orria: Errigora saskiak.

¡Argitxo visita Zubimusu!

El alumnado de Zubimusu ikastola recibió ayer una grata sorpresa: ¡La visita de Argitxo! Estuvo en Txermin y Zizurkil, junto con el alumnado de ambos edificios. Argitxo es el duende que ama el euskera y que le gusta escuchar a los niños y a las niñas hablar en euskera. ¡Harri murri zapero bero bero bero, haurrak egin euskaraz orain eta gero! ¡Mira las fotos!

Argitxo bisitan izan da Zubimusun!

Sorpresa ederra jaso zuten atzo Zubimusuko haurrek: Argitxoren bisita! Txerminen eta Zizurkilen egon zen, eta bertako haurrekin elkartu zen. Euskara maite duen eta haurrak euskaraz entzutea gustuko duen iratxoa da Argitxo. Harri murri zapero bero bero bero, haurrak egin euskaraz orain eta gero! Ikusi irudiak!

Orriak

RSS - euskara-era harpidetu