Skip to main content

HAUR ESKOLAKO MATRIKULAZIO EPEA IKASTURTE OSOAN ZEHAR ZABALIK IZATEN DUGU.

Bisita pertsonalizatua egiteko, hartu hitzordua emailez zubimusu@ikastola.eus edo 943 692321 zenbakira deituz.

Haurraren erritmo eta beharrekiko benetako errespetua

Emmy Picklerren metodologia oinarri, haur bakoitza dagoen garapen momentuaren errespetu osoa, mugimendu askearen begiradatik.

Zaintza uneen balio hezigarria

Zaintza uneen (loa, otorduak, garbiketa...) balioa. Haur eta hezitzailearen arteko harreman goxo eta segurua eraikitzeko ez ezik, haurraren autonomia sustatzeko momentu pribilegiatuak baitira.

Adin aniztasunean oinarritutako testuinguru segurua

Espazio eta materialen arteko armonia sortuz, material natural eta aberatsak eskainiko dizkion testuinguru segurua. Egunaren hainbat momentutan adin ezberdinek partekatzeko aukera izango duten testuingurua. Honela, txikiek zaharragoengandik imitazioaren bitartez ikasi eta handiek txikiekin zaintza sena, besteak beste, garatzeko aukera izango dute.

Ludikotasunaren garrantzia (tailerrak)

Haurraren garapen integralean eragin zuzena duten tailer ezberdinen eskaintza.

Ordutegi eta egutegi zabala

Ordutegi (07:30 - 17:00) eta egutegi zabala eta malgua, familia zein haurren beharretara egokitzeko eta familiarekin harreman zuzena nahiz gertukoa izateko.

Gutxieneko kuotak

   3 ordu/eguna : 33€ hileko / 6 ordu/eguna: 41.60€ hileko / 8 ordu/eguna: 50€ hileko

 

 
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia