2026 - 2027 Matrikulazio kanpaina
Matrikulazio ofizialerako Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezartzen dituen arauak eta epeak jarraitzen ditugu.
2026 - 2027 ikasturterako aurrematrikula epea otsailaren 2tik 13ra izango da.
Ikastola eta gure proiektua gertutik ezagutzeko ATE IREKIAK (Amasa-Villabona) eta BISITA PERTSONALIZATUAK (Amasa-Villabona eta Zizurkil) antolatu ditugu bakarkako arreta eskaintzeko asmoz.
Bisita pertsonalizaturako hitzordua hartzeko honako galdetegia bete:
AURREMATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Haurraren argazkia.
- Legezko tutore(en) edo guraso(ar)en Nortasun Agiriaren fotokopia.
- Haurrari eta legezko tutoreei dagokien familia liburuko orriaren edo erregistroko orriaren fotokopia.
- Kontu korrontearen IBAN zenbakia.
- Bizikidetza ziurtagiria, familiaren bizilekua egiaztatzeko.
- Familia ugariaren kasuan, izaera hori egiaztatzen duen agiria.
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA:
Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala (08:00 - 13:15 / 14:30 - 17:00)
Asteartea (08:00 - 13:15 / 14:30 - 17:30)