TEKNOLOGIAREN ERABILERA ARDURATSUAREN ARAUDIA
Zubimusu ikastolak onartzen du haur eta gazteak teknologia modu etiko eta eraginkorrean erabiltzen hezteko beharra dagoela eta konfiantza eta itxaropen osoa ezartzen du ikasleek teknologia hori bai ikastola barruan bai kanpoan, gure hezkuntza-proiektuarekin bat etorriz, erabil dezaten.
Ondorioz, ikastolak teknologia hezitzailearen erabilera arduratsurako araudi bat ezarri du, bizikidetza digitaleko 4 printzipio hauetan oinarrituta:
Norbere burua eta besteak errespetatzea eta babestea.
Baliabide elektroniko guztien osotasuna, erabilgarritasuna eta segurtasuna errespetatzea eta babestea.
Besteen jabetza intelektuala errespetatzea eta babestea.
Ikastola barruan zein kanpoan elkartasunaren printzipioak errespetatzea eta praktikatzea.
Hezkuntza komunitate osoaren lankidetza espero dugu Teknologiaren Erabilera Arduratsuaren Araudia errespetatzeko.