Skip to main content

Ongi etorri Zubimusu webgunera

Bizia da gure ikastola eta 2ZIA da gure proiektua

Ikastola hezkuntza proiektu oso bat eraikitzeko mugimenduan eta elkarlanean burubelarri ari den komunitatea da. Azken urteak ikastolako proiektua aztertzen, hausnartzen eta berritzen dihardugu. Berritzen hobetzeko.

Ikasle guztiek euren burua errealizatzeko eta euren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko, ikastolako komunitate osoaren ongizatea eta elkarbizitza positiboa indartzeko eta herri justuago, parekideago, euskaldunago eta zoriontsuago bat eraikitzeko.

Azken albisteak

Irudia
Lehen sorospenak
2024-05-03
Azken aste hauetan, LH 4-5-6 eta DBH 1eko gure ikasleek Bihotz Birika Berpizte eta Lehen Sorospen tailerrak burutu dituzte DYAko bolondresekin batera, baita Inmakulada Ikastetxeko ikasleen eskutik ere.
Irudia
Liburuaren Nazioarteko Eguna
2024-04-26
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, aste guztian zehar ekintza ezberdin eta anitzak burutu ditugu.
Irudia
Udaberri_Zizurkil
2024-04-26
Azken aste hauetan udaberriaren inguruko lanketa desberdinak egin ditugu Zizurkilen.